Frantses d'Ardan Dohatsua

(Cliquez sur F5 après ouverture du diaporama.)

diaporama-Frantses Dardan-pptminimizer-.ppsx

FRANTSES D' ARDAN DOHATSUA

Frantses D' Ardan dohatsua, lsturitz Sarhian sortua da, 1733ko ekainaren 6an. Bataio paperetan ikusten dugu aita, Guillaume d'Ardan dela, ama Jeanne Luro; Amatxi Kattalin Luro, Oiharberroko alaba. Aitatxi berriz, Frantses Etxart, Aiherra Salaberrikoa (Auxotea). Bataiatzailea, D' Ihartze Sokobi apeza. Sokobiako semea. Hiru anai ditu, Pierre, Joanes eta bigarren Piarres bat. Aiherra Ardaainiatik heldu ote liteke "d'Ardan"?

"SARHIA" aspaldiko etxea da: 1366an agertzen da, Nabarrako erregeen zerga paperretan, Isturitz, Nabarrako erresumakoa baitzen garai haietan.

Bera sortu urtean ideki Larresoroko seminarioan sartzen da. 1762ko ekainaren 5an, apezten. Lehen lana: seminario hortan irakasle izaitea. Daguerre zuzendariak, lsturiztarraren gain emaiten du seminario ttipia, berak hartzen duela seminario handia. 1766an bataiatzen du iloba bat, François D'ardan izenpetuz (eta ez Dardan.) "directeur au séminaire de Larressorre, oncle de la baptisée". Hamar urte pasatzen ditu Larresoron.

Gero Pariseko Santa Barbara kolegiora joaten da: Daguerre , kolegio hortako zuzendariaren adiskidea da. 20 urtez egoiten da ikasleen kofesore, 250 urte lehenago San Frantses Jatsukoa. ikasle egon etxe berean.

Biziki gizon gozoa dela eta otoitzekoa dio d'Ardanez, ezagutu duen batek.

FRANTZIAKO IRAULTZA

Parisen da beraz gure Frantses, Frantziako iraultza jiten delarik 1789an. Holakoetan gertatzen den bezala, gogoak kaldan dira, mundua berritzeko esperantzarekin. Seminarioan ere bada berritze gose hori. Bastillako gaztelua hartzen dutelarik, apez gai andana bat loriatzen da. Kontrakoak ere badira, zuzendaria lehen lehenik. Bainan ikasleak oldartzen dira eta bere kargua utzi behar da. Ez daiteke erran beraz iraultzaren kontrakoak direla etxe hortan.
Iraultza, batzutan gertatzen den bezela. buru bero zenbaitek hartzen dute gaina, neurri guziak apurtuz. Deputatuek apezeri eskatzen diete konstituzioari zin egitea: lege berriaren arabera, jendek hautatzen dituzte apezpikuak, Aita Sainduaren baimenik eskatu gabe ondotik ere, besteak beste. Gehienek ez dute onartzen, Errepublikaren alde direnek ere ez. Funtsean, Aita Sainduak berak manatzen die zina ez egitea. Frantses d'Ardanek ez du zin egin, 1792ko agorrilaren 11 an galdetzen diotelarik.

Artean Prusiako armada Frantzian sartzen da. Apezen parte bat erregetiar izanez eta gainera zinik ez egin nahi, Errepublikar batzu beldurtzen dira, ez ote diren etsaiaren alde jarriko, libre uzten badituzte. Karmetako komentuan sartzen dute, 28an, Sarhiko apeza,beste ainitz bezala.

Komentuan preso daudela, buruilaren 2an, arratsaldeko lauetan, dotzena bat iraultzale errabiatu sartzen da pixtoleta, sabre edo azkonak eskutan. Bidean ikusi guzieri, tiro edo ezpata ukaldi emanez, kolpatu eta hilak uzten dituztela gibelean. Oren laurden batez, 40 hil egiten dituzte. lraultzaileen burua etortzearekin, denak geiditzen dira: legez nahi du arizan. Presoeri galdetzen die heian zina egina ote duten. Mahain bat emaiten du ate aintzinean, auziperatu behar dituela. Binazka deitzen ditu denak:
- Zin egina duzu? -Ez.

Berehala ezpata ukaldika eta kolpeka eskaler batzueri beheiti botatzen dituzte, bat bestearen ondotik, ostikoka eta makil ukaldika bururatzen. Sei orenetako lana bururatua da. 114 hil badira gutienez. Hauetan gure Isturiztarra. Hilen parte bat, han bereko putzu batetara botaiak da, besteak, orgateraka eramanak hil herrietara. 1926ko urrian dohatsu egin ditu denak Pio XI, Aita sainduak .

Urte guziez, Agorrilaren azken igandean, beila bat antolatua da, Izturitzeko elizan; bai eta, irailaren 2an, meza bat emana da Sarhian, saindu hunen ohoretan.

(Argazkia : "Escalier où furent massacrés une partie des Bienheureux des Carmes.")


SAINDUARENTZAT, KANTUA

                                                    Egungo besta haundi eta eder huntan
                                                    Oi zer bozkarioa gure bihotzetan
                                                   Dugun orok batian kanta lorietan
                                                 Frantses gure martira menderen mendetan.

                                                    1- Jauna zinuen Frantses apeztera deitu
                                                       Sarhia utzirik zen bidian abiatu
                                                       Eta bizi guzia zuri kontsekratu
                                                      Larresoro eskolan apezak formatu.

                                                  2- Hamar urte buruan Parisera joan zen
                                                     Beti apez gaietaz zuen arta hartzen
                                                     Kartsu bezain goxoa denekilan baitzen
                                                     Horra hogoi bat urte zer lan egin zuen.

                                                3- Orduan zen etorri Frantzian iraultza
                                                    Zenbaiti ez gustatzen apezak, Eliza
                                                   Dotzenaka hil zuzten, oi zer jende basa
                                                   Frantsesek Jainkoari eman azken hatsa.

LE BIENHEUREUX FRANCOIS D'ARDAN...

Le père du Bienheureux François d'Ardan sortait de la maison 'Salaberria' d'Ayherre, aujourd'hui, Auxotea. Le nom vient de la maison 'Ardaania', la maison carrée avec fenêtre à meneau à côté du fronton d'Apairi.

La maison 'Sarhia' où naquit notre patron, était une des bonnes fermes du village : lorsque sa soeur se marie à la maison 'Kanbosarria' d'Arraute, elle emmène avec elle une dot de 1800 livres, cent plants de pommiers, 20 agneaux, une truie pleine, une génisse, 12 charettes de tuiles. Ce n'est donc pas pour raison de promotion sociale que François est allé au séminaire de Larressore, que l'Abbé Daguerre venait de fonder l'année de la naissance de François, en 1730.

Un bon séminaire que celui de Larressore si l'on juge l'arbre à ses fruits : beaucoup de prêtres étaient licenciés ou docteurs en théologie et à la Révolution Française, alors que la moitié des prêtres de France juraient fidélité à la Constitution, malgré l'interdit du Pape, au diocèse de Bayonne (Labourd et une partie de la Basse Navarre seulement à l'époque), sur 43 curés, seuls 3 prêtèrent serment et sur 180 ecclésiastiques, il n'y en eut que 26 à le faire, déplorait le Directoire d'Ustaritz, dans un courrier envoyé au chef-lieu de département. La grande majorité des prêtres fut condamnée à vivre en cachette ou en exil, pendant des années.

...RACONTE PAR XIPRI ARBELBIDE

A son ordination en 1762, François d'Ardan fut nommé professeur au petit séminaire puis directeur. Puis, l'abbé Daguerre l'envoya comme animateur spirituel au Collège sainte Barbe de Paris, séminaire où, deux siècles auparavant avaient étudié Ignace de Loyola et François Xavier. Si l'abbé Daguerre lui a confié une telle mission, c'est qu'il l'avait en très haute estime.

Lors de la Révolution, il opta pour la république, comme les séminaristes qui se révoltèrent contre un de leurs professeurs qui refusait le changement. Il paya une contribution patriotique en 1790, 1791 et 1792. Mais, obéissant au pape, il refusa de jurer la constitution qui mettait l'Eglise aux ordres du gouvernement. On ne lui perdonna pas ce refus. Avec plus de 110 évêques et prêtres, il fut arrêté à la fin août 1792. On réunit tout ce monde au couvent des Carmes (l'actuelle université catholique), et ils furent massacrés à coups de sabres et de piques, d'une manière aussi sauvage que cela se fit, il y a quelques années, en Bosnie. C'était le 2 septembre 1792.

En août 1926, le Pape Pie XI déclare Bienheureux les martyrs des Carmes, dont notre Bienheureux François d'Ardan, saint patron de notre Paroisse.

Lorsque vous irez à Paris, vous pourrez voir les ossements des martyrs dans une châsse de la crypte, à l'église des Carmes et méditer sur la foi de ces héros.

Accueil