
Jainko gure Aita,
gure bihotzetan etengabe ereiten duzu
zuzentasunean eta bakean bizitzeko gutizia.
Eskerrak bihurtzen dauzkizugu
Leon hamalaugarrena aita sainduak
Frantzian eta Uneskon egiten duen bisitarentzat.
Benedika ezazu haren bidaia apostolikoa,
egizu pozez errezebi dezagun.
Emaguzu haren erranak konfiantzaz har ditzagun,
eta erakats kreatu duzun gizadi bikaina zerbitzatzen.
Azkar gure fedea, finka gure esperantza, susta gure maitasuna.
Andredena Maria eta Frantziako sainduen bitartez,
egin gaitzazu batasun ereile, munduak bizia ukan dezan.
Leon hamalaugarrena aita sainduaren bidaiak
fruitu on eta nasaiak ekar ditzala
Eliza, Herri eta munduarentzat.
Zu biziaren kreatzailea menderen mendetan.
+ Amen