BERRI ONA POBREENTZAT

BERRI ONA POBREENTZAT

Jesusen jokabidearen ezaugarri eskandalagarrienetarik eta jasanezinetarik bat pobreekiko agertu duen defentsa deliberatua da. Behin eta berriz saiatzen/entseatzen gira kristauak haren jardueran/ekintzan funtsezkoa den zerbait mozten.

Ez dezagun engaina gure burua. Haren mezua ez da berri on jende guziarentzat, era/gisa bereiz gabean. Pobreei Berri Ona mezutzeko izan da igorria: Jainkoak pentsatu eta nahi duen geroa pobreei dagokiote.

Zortea dute pobreek, gizarteak zokoratu dituztenek, defentsari gabeko direnek, indartsuen bizikidetasunean lekurik ez dutenek, boteretsuek gabetu dituztenek, bizitzak umiliatu dituztenek. Haiek dira Jainkoaren erreinuaren hartzaileak, haiek dira poztuko direnak Jainkoa bere seme-alaben artean «errege» izango denean.

Baina zergatik dira pobreak pribilegiatuak? Besteak baino hobeak ote dira, bada, Jainkoak tratu berezia eman diezaioten? Sinplea eta argia da Jesusen jarrera. Ez du erran sekula pobreak, pobre izaite hutsagatik, aberatsak baino hobeak direnik. Ez du defendatu «klasismo moralik». Pribilegio horren arrazoin bakarra pobreak eta zapalduak izaitea da. Eta Jainkoa ez daiteke izan munduan «errege» halakoei zuzenbidea eskainiz baizik.

Jainkoa ez daiteke neutral izan gizakien zuzengabekeriek urratua duten munduan. Pobrea zuzentasun-beharra duen pertsona da. Horregatik, Jainkoaren etorrera berri on da berarentzat. Jainkoa ez daiteke izan errege tratu zuzengabea jasaiten duenaren zoria gerizatuz baizik.

Jainkoaren erregetza ezartzen bada, pobreak zoriontsu izango dira. Izan ere, Jainkoa «errege» den tokian ez dira errege boteretsuak ahulen gain izaiten ahalko, ezta indartsuak ere gerizagabeen gain.

Baina ez dezagun ahantz. Pobreentzat berri on dena mehatxuaren eta berri txarraren oihartzun izango da aberatsen interesentzat. Zorte txarra dute aberatsek. Geroa ez dute berena. Beren aberastasunek ez dituzte uzten Jainko Aita bati bihotza idekitzen.

José Antonio Pagola Itzultzailea: Dionisio Amundarain