«Norbaitek nere mintzoa entzun eta atea idekitzen badu, harenga-
nat sartuko naiz, eta elkarrekin afalduko gira, ni harekin, eta hura
nerekin.» Ap, 3,20
Jesus ez da bortxaz heldu. Gure ganat dator, gurekin egoitea gus-
tatzen zaiolakotz, bere apostoluekin egoitea gustatzen zitzaion
bezala, edo jarraikitzen zitzaion jendearekin, haren hitzaldi edo
berdin ere mirakuilu zonbaiten eskale.
«Gurekin egoitea», horixe da Jesusen gutiziarik handiena: berak
erran du: «Ni haren ondoan eta hura nere ondoan».
Jesusentzat aukera guziak onak dira gurekin egoiteko. Baina ez
du atea bortxatzen. Ate gibelean zain dago, eta polliki jotzen du.
Zorionez, pazientzia handia du. Zain dago isiltasunean, noiz ide-
kiko zaion.
Badaki ere bakardadean diren eriek eta xaharrek zenbat maite
dituzten bisitak, egunak ez baitira hain luzeak izaiten. Badaki
haien elkartzeko nahikeri handiaren berri, solastatzeko edo haie-
kin egoiteko gogo handia.
Haietarik asko otoitzean daude isil-isilik, beren sufrimendu eta
pazientzia eskainiz. Eta eriek pazientzia asko badaukate. Bisitaz
heldu zaienaren beha daude.
Zer bozkarioa beraz, Jesus haienganat etorri nahi duela jakitea,
eukaristian bildu fededunekin ezin direlarik gehiago elkartu. Zo-
rionez, gure giristino elkarte guziek falta diren eta sufritzen du-
ten pertsonen arrangura badute. Usu aipatzen dituzte fededunen
otoitzean
Eta, zorionez, lagun batzuek onartzen dute, denen izenean, nahi
duteneri eukaristia etxerat eramaitea. Haieri esker, Jesus haien
ganat etortzen zaie jaunartzean.
«Zato, Jauna, badakit zu zirela, nere atean joka. Idekia da, sar zaite,
etor ene ganat... Zatoz nere ondorat, zutarik hurbil izan nadin !»
+ Dominique Errecart apeza