Joane Batista Saindua
Jondoni Batista eliza " xaharra " 16-garren mendekoa zitaken. Obrak egitearekin, erromano denborako harri xixelatua aurkitu zuten : lehen mendeko " pagano " erlisioneko aldare berezia.
Eliza berritu zuten 19-garren mendean ; eliza xaharreko oin-harriak ahulduak ta jendea ezin koka ! 1 835-ean aldare aintzina eraiki zuten bai ta bazterretako kaperak. 1 882-ean, ezarri zituzten berina haundiak, Charles-François Champigneulle marrazkituak . Ducellier jaun apezpikuak kontsekratu zuen eliza berritua 1 886-an. 1 895-ean, Daniel Saubes, tindulari famatuak (Léon Bonnat-en ikaslea) egin zuen marrazki haundi bat " Abraham-en sakrifizioa ", aldare nausiaren gainekaldian.
20-garren mendean ere, obra-berritze batzu ukan ditu eliza hunek.
Mezen tenoreak
Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala | Larunbata | Igandea |
---|---|---|---|---|---|---|
8h30 | 8h30 | 18h30 | 10h30 |
Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna |
---|---|---|---|
8h30 |
Ostirala | Larunbata | Igandea |
---|---|---|
8h30 | 18h30 | 10h30 |