Jondoni Estebe
Ursuia (678m) mendiaren azpian Makea, 530 biztanle.
Herri huntako presuna ezagutuetarik dugu, Jean Anchordoqui, " Ganich de Macaye " : pilotaria, kontrabandixta, lehen karlixta gerlan arizan dena.
Eliza, herri-barnetik kanpo da. XVII-garren mendekoa da, errebote-dorre batekin, 3 galeria eta aldare gaina kurutzearen bidekobitxurekin emana.
Kalostrapeko zoladura, hil-harrietako harri-lauzekin egina da.
Herriko etxea plazan aurkitzen dugu. Sartzeko atearen gainekaldian, ikus ditake pertsonai bat botoila eta baso bat esku bakotxean (lehen, etxe hortan egiten zen arnoaren bederazkatzeak).
Laborantzari emanak dira ainitz makear; kultur ta kirol talde andana bat kausitzen da. Eliza mailan, beti bizirik dago Besta-Berriko ohidura.