Jondoni Estebe
Oraiko eliza XVII-garren mendekoa da ; patroina : Jondoni Extebe.
Ezkila dorrea, arrabote bezala eraikia. Aldare-gaina, XVII-garrenekoa. XVIII-garren mendean, elizaren kontra eraikia zuten apez-etxea (gero, herriko-etxea izan dena).
Kalostrapeko zoladura hil-harrietako harri-lauzekin egina da. Badira, halere, lauburu hil hobiak hil-harrietan ; bat partikulazki, XV-garren mendekoa.
"Donoztiri" izena hartu aintzin deitzen zuten "Arberoako San Esteban".
Donoztirin, Besta-Berriko tradizioa atxikia dute. Urte guziez, gazteria beztitzen baita beren jauntzi bereziekin, dantzaz ta musikaz apaindua.