EUKARISTIA

EUKARISTIA

    Edozein meza, eukaristia da, esker on, laudorio eta bozkario. Edozein meza mundu osoarentzat emana da, eta xede nagusi horren ondoan xede berezi bat edo beste har dezake apezak.
Horrek erran nahi du apezari eskatzen ahal zaiola xede nagusi horren ondoan xede bereziago bat emaitea. Horrek erran nahi du apez bati eskatzen ahal zaiola, beste xede zenbait Jaunaren eskutan ematea meza denboran.
Meza bat eska daiteke :
- Hurbilekoentzat : buraso, haur, adiskide, auzo...  Jainkoari galdetzen zaio une txarbaten iragaiten lagunt ditzan : eritasun, hutsegite, familiako nahigabe...
- Esker onez : Eskermila erraiteko, besterik gabe.
- Hilentzat : Jainkoari eskatzeko bere ondoan har ditzan, bere argian. Ala guretzat ala gure hurbilekoentzat, gogoan atxikitzeko ahantzi gabe molderik hoberena da.

Frantses aita sainduak errana :
- Meza ez da ikusgarri zenbait. Jaunaren pasio eta pizteari buruz  joaitea da. Giristinoei baitezpadakoa zaiku, Meza Sainduaren balioa eta erran nahia ulertzea, gogoan hartzea, gure Jainkoarekilako harremanak hobeki bizitzeko. Ez badezakegu mezan parte hartu, ez gaitezke bizi. Gure giristino bizia hil liteke. Historioan barna, zenbat eta zenbat giristinok ez dute hil arte buru egin sakramendu horren bizitzeko. Gaur egun oraino zenbatek ez dute bizia hirriskatzen igandeko mezarentzat. Lekukotasun horrek, denak ekarri behar gaitu, mezako sakrifizioan parte hartzeak bakotxarentzat zer erran nahi duen ikusterat eta Jaunaren mahainarerat hurbiltzerat
(Frantses Aita Sainduak, 2017/11/08.)


LEHEN KOMINIONEA

Eskolan dabiltzan haurren lehen kominionerat prestatzea egiten da, bixtan dena, katekesia jarraiki baten barnean. Bi urte behar dira horretarako, elizkizun berezi batzurekin tarteka, sakramenduaren erran nahia argitzeko : Jesus hil eta piztua, gutartean dena ogi eta arnoaren itxuran, kontsekrasioaren ondorioz. Ibilbide horreatan sartu behar dute aitamek, igandeko mezan parte hartuz haurrarekin, ahal bezain molde jarraikian. Bixtan da edozein heldu ere lehen kominoneari buruz abian daitekeela. Partopiako jaun erretora edo apez bat ikustea aski da hortarako.