Bizi osoan elgar maitatzea hitzemaiten duten gizon eta emazte baten arteko elkatgoaren sakramendua da ezkontza. Gisa hortan, Jainkoak denen alderat daukan maitasunaren seinale ederrenetarik bat bilakatzen da koplea. Giristino urrats hori egin nahi duten kopleak erretora ikusi behar du. Prestakuntzari buruzko parropiako eskaintzen xehetasun guziak emanen dizkie. Hoberena, gutienez urte bat aitzinetik harremanetan jartzea parropiarekin
- Bat bestearen osagarri diren bi moldetan egiten da preparakuntza.
- Primaderan beste ezkongaiekin parte hartzea parropiako egun berezi batetan. - Urtean barna apez batekin artetan biltzea.
Ezkontzari buruz ari diren kuple guziak gomit dira diosesa eta parropi-elkarteko mailan egiten diren elgarretaratzeetan. Urte hastapenean finkatuak diren egunen berri emana zaie zuzenean ezkontgaieri.