BARKAMENA

BARKAMENA

Barkamena edo baketzearen sakramendua
Jesusen hitz eta manerak, egun oroz kurutzatzen dituenekin, bizitzeko eredu dira giristinoentzat. Hark bezala egiteaz besterik ez dezakegu. Horra zer gatik Ebanjelioa den zinezko giristino biziaren eredua. Bainan ohartzen gira badela bide gure egun guzietako bizia eta Ebanjelioaren artean. Gure baitan, gogor egiten dioten indarrak badira, Ebanjeliotik urrun eramaten gaituzte, geuree buruari so gaudela. Horra gure bekatua.
    Bainan Jesusek ez gaitu beregisa utziko, sobera maite baigaitu. Gure ahulezien jakinean, kurutzean hil da, odola ixuriz gure beekatuen barkamenerako. Bere apostoluen gain eman du bere izenean barkatzeko eginbidea.
    Nahi dugun bezenbat har dezakegu sakramendu hori. Aski da apez bati eskatzea.
Parropian sakramendu hau eskainia zaizue elgarrekilako barkamen elizkizunetan, bakoitzak bere aitortze eta barkatzearekin, Eguberri eta Bazkokari. Garai horietaz kanpo, eskatuz geroz, edozein apezek ongi etorria eginen dautzue. Eska beldurrik gabe.