Erien sakramendua, erien oligadura
Jainkoaren samurtasun eta urrikalmenduaren seinale
Bere bizi guzian Jesusek molde berezi batez kasu egiten zioten erieri bai eta sofritzen zuten guzieri. Eskuak gainean emaiten zizkiotela, bakoitzari erakusten zion bere eta zeruko Aitaren urrikia. Gure osagarri egoera edozein izan dadien, Jesus hor daukagu, lagun. Eritasunaren, sofrikarioaren, batzutan etsipenaren erdian edo heriotzeko orenean, bakoitzak Jesusi galde diezokegu ateka gaixto horren iragaiteko indarra eta grazia. Erien sakramenduaren bidez, Elizak, Jesusen izenean, erakusten die Kristo hor dagoela bere sustenguarekin, hori nahi duten jendeeri.
Eria izan dadin bere etxean ala zaharretxean, ospitalean ala klinikan, apez batek ikus dezake erien sakramendua emaiteko.
Bizian, behin baino gehiagotan izan dezakegu sakramendu hori. Aski da galdea egitea apezetxean.
Kominionea eta apezaren bisita, etxen
Adin handi batetan, elizarat joaitea zailago da. Orduan, apeza edo giristino bat, hala eskatzen duen baten etxerat etor ditezke elgarrekin otoitz egiteko edo berdin kominiatzeko.