Nehor ez dagoke horrelako esperientzia egin gabe. Batzutan uste gabetarik heldu da, neke baitzaiku onartzea bai eta ulertzea.
Zer egin?
Harremanetan sartu hiletxearekin. Apeza abisatuko dute, harekin hitzartuko dira ehorzketen tenore eta egunaz.
Apeza mintzatuko da familiako norbaitekin harekin finkatzeko hitzordu bat elizkizunaz .
Otoizaldi bat izan daiteke Hazparneko hiletxean edo hilaren etxean.
Betiereko bizian daukaten esperantzaren seinale eta doluak jo familiaren sustenguz mezak emanarazten dituzte giristinoek hilarentzat. Karia hortarat bildu dirua, baitezpada hortarako eman behar da. Aterbe ona, parropiako bulegorat eraman behar da. Hor finkatzen dira meza horiek Parropian emanen diren egunak, hilabetean behin eta familia abisatua da, noiz. Hemen emanak ez diren mezak igortzen dira mezarik ez duten apez eta misionestentzat, familiak erranaren arabera (Beloke, Afrikako misionest, Arditeiko apez xahar, Ekialdko elizak, Aide à l'Eglise en Détresse elkartea eta beste..
18 €ko eskaitza proposatzen dute meza bakotx, Frantziako apezpikuek. Gauzak garbi izateko, hoberena, meza horiek pagatzea ez idorrez bainan txekez, "Relais paroissial St Jean Baptiste de Hasparren" izenean.