Frantses d'Ardan dohatsua

Frantses d'Ardan dohatsua

ETXEA :
SARHIA" etxea, 1366an agertzen da, Nabarrako erregeen zerga paperretan, Isturitz, Nabarrako erresumakoa baitzen garai haietan.

FAMILIA :
Frantses d’Ardan dohatsua, lsturitz Sarhian sortua da, 1733ko ekainaren 6an. Bataio paperetan ikusten da aita, Guillaume d'Ardan dela, eta ama Jeanne Luro.
Amatxi zuen Kattalin Luro, Oiharberroko alaba. Aitatxi berriz, Frantses Etxart, Aiherra Salaberrikoa (Auxotea).
Bataiatzailea, d' Ihartze Sokobi apeza, Sokobiako semea.
Frantsesek hiru anai ditu : Pierre, Joanes eta bigarren Piarres bat.
Aiherra Ardaainiatik heldu ote liteke "d'Ardan"?

GIZONA :
Gazte zelarik, Larresoroko seminarioan sartu zen.
1762ko ekainaren 5an, apeztu zen eta bederala seminario hortan berean erakasle izendatua izan zen.
Daguerre apez zuzendariak, lsturiztarraren gain emaiten du seminario ttipia, berak hartzen duela seminario handia.
1766an bataiatzen du iloba bat, François d'Ardan izenpetuz (eta ez Dardan.) "directeur au séminaire de Larressorre, oncle de la baptisée".
Hamar urte pasatzen ditu Larresoron.
Gero Pariseko Santa Barbara kolegiora joaten da: Daguerre, kolegio hortako zuzendariaren adiskidea da.
20 urtez egoiten da ikasleen kofesore, 250 urte lehenago San Frantses Jatsukoa, ikasle egon etxe berean.
Biziki gizon gozoa dela eta otoitzekoa dio d'Ardanez, ezagutu duen batek.

FRANTZIAKO IRAULTZA
Parisen da beraz gure Frantses, Frantziako iraultza jiten delarik 1789an.
Holakoetan gertatzen den bezala, gogoak kaldan dira, mundua berritzeko esperantzarekin. Seminarioan ere bada berritze gose hori.
Bastillako gaztelua hartzen dutelarik, apez gai andana bat loriatzen da. Kontrakoak ere badira, zuzendaria lehen lehenik. Bainan ikasleak oldartzen dira eta Frantses apezak bere kargua utzi behar du.
Ez daiteke erran beraz iraultzaren kontrakoak direla etxe hortan.?
Iraultza, batzutan gertatzen den bezela, buru bero zenbaitek hartzen dute gaina, neurri guziak apurtuz. Deputatuek apezeri eskatzen diete konstituzioari zin egitea: lege berriaren ara11 août 1792, bera, jendek hautatzen dituzte apezpikuak, Aita Sainduaren baimenik eskatu gabe ondotik ere, besteak beste.
Gehienek ez dute onartzen, Errepublikaren alde direnek ere ez. Funtsean, Aita Sainduak berak manatzen die zina ez egitea.
Frantses d'Ardanek ez du zin egin, 1792ko agorrilaren 11 an galdetzen diotelarik.??
Artean Prusiako armada Frantzian sartzen da. Apezen parte bat erregetiar izanez eta gainera zinik ez egin nahi, Errepublikar batzu beldurtzen dira, ez ote diren etsaiaren alde jarriko, libre uzten badituzte.
Sarhiko apeza, Karmetako komentuan sartzen dute, 28an, beste ainitz bezala.??
Komentuan preso daudela, buruilaren 2an, arratsaldeko lauetan, dotzena bat iraultzale errabiatu sartzen da pixtoleta, sabre edo azkonak eskutan. Bidean ikusi guzieri, tiro edo ezpata ukaldi emanez, kolpatu eta hilak uzten dituztela gibelean.
Oren laurden batez, 40 hil egiten dituzte. lraultzaileen burua etortzearekin, denak gelditzen dira: legez nahi du arizan. Presoeri galdetzen die heian zina egina ote duten.
Mahain bat emaiten du ate aintzinean, auziperatu behar dituela.
Binazka deitzen ditu denak:? - Zin egina duzu? - Ez.??
Berehala ezpata ukaldika eta kolpeka eskaler batzueri beheiti botatzen dituzte, bat bestearen ondotik, ostikoka eta makil ukaldika bururatzen.
Sei orenetako lana bururatua da. 114 hil badira gutienez. Hauetan gure Isturiztarra.
Hilen parte bat, han bereko putzu batetara botaia da ; bestea, orgateraka eramana hil herrietara.
1926ko urrian dohatsu egin ditu denak Pio XI, Aita sainduak .??
Urte guziez, Agorrilaren azken igandean, beila bat antolatua da, Izturitzeko elizan; bai eta, irailaren 2an, meza bat emana da Sarhian, saindu hunen ohoretan.?

SAINDUAREN OSPATZEKO KANTUA
Egungo besta haundi eta eder huntan?
Oi zer bozkarioa gure bihotzetan?
Dugun orok batian kanta lorietan?
Frantses gure martira menderen mendetan.

Jauna zinuen Frantses apeztera deitu?
Sarhia utzirik zen bidian abiatu?
Eta bizi guzia zuri kontsekratu?
Larresoro eskolan apezak formatu.

Hamar urte buruan Parisera joan zen?
Beti apez gaietaz zuen arta hartzen?
Kartsu bezain goxoa denekilan baitzen?
Horra hogoi bat urte zer lan egin zuen.

Orduan zen etorri Frantzian iraultza?
Zenbaiti ez gustatzen apezak, Eliza?
Dotzenaka hil zuzten, oi zer jende basa?
Frantsesek Jainkoari eman azken hatsa.